2008/11/23

Marrazki bizidunei buruzko webquest-a


Hona hemen interneten bidez prestatutako unitate didaktiko txikia. Edo hobeto esanda burutzeko proiektua. Animatu zaitezte egitera oso aberasgarria izan daiteke, eta honetaz gain hainbat gauza ikas ditzakezue.

2008/11/20

BIDEOA: Ipuin baten antzezpena

Bideo honen bidez, "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa"-ren ipuina ikus dezakezue. Kalandraka argitaletxeak orain dela urte batzuk argitaratutako ipuinean oinarrituta dago. Oso dibertigarri den antzezlana ikusteko aukera duzue. Guk gelan egin eta antzeztu genuen eta ziur zuek ere primeran pasatuko duzuela ikusten!

2008/11/17

GURE GORPUTZA LANTZEKO ARIKETAK


JCLIC oso programa egokia da haurrentzako ariketak prestatzeko eta edozein interesgune lantzeko. Guk honetan gorputz atalak, arropak eta koloreak landu ditugu.
Ariketak egin nahi badituzue, gainean klikatu besterik ez duzue egin behar eta aurrera. Leiho bakoitzaren azpian ariketaren azalpena ikusiko duzue. Probatu, ziur primeran pasako duzuela!

2008/11/13

BI IPUIN!

Egun on!jada lan egunak amaitzear daude eta astebura irister aldiz!
Aurreko sarrera batean azaldu genizuen, haur hezkuntzan garrantzi handia dutela ipuinek.Orduan eman genizkizuen hainbat arrazoi zergaitiarekin eta ez gara berriz berdina kontatzen hasiko.
Horregatrik,gaurko sarreran, zuen haurrei eskolan kontatzen dizkieten beste bi ipuin aurkeztuko dizkizuegu. Biak udazkenaren ingurukoak dira, bata gaztainari buruzkoa eta bestea aldiz, haizeari buruzkoa. Biak oso laburrak dira eta konturatuko zineten, bi ipuinak, plastifikatuak daudela. Haur hezkuntzan honela prestatzen dituzte ipuinak, haurrak eskuartean erabil ditzaten eta ez hondatzeko.
Besterik gabe, hemen uzten dizkizuegu bi istoria labur hauek.

2008/11/11

OSO GUSTUKO DUGU ABESTEA





Sarritan pozik gaudenean kantatu egiten dugu edo baita triste gaudenean ere. Askotan gure barneko sentitmenduak azaleratzeko erabiltzen ditugu abestiak, ez dakigulako beste modu batera azaleratzen.
Haur hezkuntzan haurrek eta irakasleek asko abesten dute. Eskola askotan, egunean behin abesti bat behintzat abesten dute eta zuen seme-alaben eskolan ere, ohitura handia dago kantatzeko.
Abestien bidez, erritmoa, doinua, letrak...lantzen dituzte. Musikako klaseak beranduago ematen hasten badira ere,haur hezkuntzan geroz eta garrantzi handiagoa du musikak.
Eguna indartsu hasteko, erritmo handia duen abesti bat jar diezaiekegu haurrei. Baina aldiz, siestako garaia baldin bada, musika erlaxagarria jarriko genieke.
Orain, udazkenean sartuta gaudela, jarraian dituzuen abestiak kantatzen dituzte zuen haurrek.Gelako horma batean daude itsatsiak abesti hauek, euren marrazki eta guzti, eta udazkena den bitartean abesti hauek kantatuz alaitzen dituzte udazkeneko egun ilunak!

2008/11/10

NON DAUDE NIRE TXAKURKUMEAK?

Guztiok dakigun bezala,haur hezkuntzan oso garrantzitsuak dira ipuinak. Hainbat arrazoi daude hau honela dela esateko.
Ipuinekin, hiztegia lantzeko aukera izateaz gain, irudimena lantzeko balio dute eta baita ezagutza berriak ikasteko ere. Haurrek oso gustuko dituzte ipuinak eta baita heldu askok ere.
Haur hezkuntzan, ipuin bera behin eta berriz kontatzen zaie, ia egunero ipuina ongi barneratu arte eta bertan agertzen diren ezagutzak eta hiztegia ikasi arte. Honela,nahikoa landua dagoela pentsatzen duenean irakasleak, galderak egiten dizkiete haurrei landutako ipuinaren inguruan.
Guk, aurkezten dizuegun hau, egunero kontatzen du irakasleak eta haurrak egunero adi-adi entzuten dute, berria izango balitz bezala.Eta nahikoa landu dutela ikustean, bertako hiztegi eta irudiak ondo landu dituzten jakiteko galderak egiten dizkie ipuin honen inguruan.
Irakasleak hautatutako ipuinean, txakur batek bere txakurkumeak non dauden bilatzen dihardu eta honela hainbat pertsonaia desberdin agertzen direlarik(hartza,txoriak,krokodiloa...).
Konturatuko zineten, esaldiak oso errepikakorrak direla (non daude nire txakurkumeak?) eta hau oso ohikoa izaten da haur hezkuntzako ipuinetan.
Besteri gabe, zuek ere ipuinaz goza dezazuela, zeun haurtxoek egin ohi duten bezala!!

2008/11/04

GURE EGUNEROKOTASUNA

Hasi dugu aste berri bat eta jada azaroan sartu gara. Azaroarekin batera hotza datorkigu eta negua ere hurbilago sumatzen dugu.
Aste honetako sarreran, ordutegia aurkeztuko dizuegu. Hau, da haurrak astean zehar duten ordutegia. Bi urteko haur taldea bada ere, ekintza desberdinak burutzen dituzte eskolan eta noski, ekintza batzuk gustokoagoak dituzte beste batzuk baino.
Goizero, lehen ordu erdian, aretoa
izaten dute.Goizeko lehen ordua izanik, haurrak askotan erdi lo izaten dira. Bederatzi terdietan, gela osoa biltzen da ipuinen txokoan eta zerrenda pasatzen dute, eguneko arduraduna hautatzen dute, zein eguraldi egiten duen azaltzen dute...
Hau egindakoan, astelehenetan psikomotrizitate gelara joaten dira eta gainontzkeo egunetan, jolas librea
izaten dute. Baina ostegunetan aldiz, denbora hau, ekitza bereziak egiteko erabiltzen dute.
Ondoren, bakoitzak bere beharrak egiteko, gaileta jateko eta ura edateko tartetxo bat hartzen dute, honela lasaitasun denbora bat hartu nahian.
Hamaikak aldera, asteko egu
n bakoitzean ekintza desberdin bat burutzen dute. Asteartetan dibidez, musika lantzen dute eta asteazkenetan aldiz, bideo bat ikusten dute.Ostegunetan, denbora hau, jolas librea egiteko erabiltzan dute.
Eta egunari amaiera emateko, denen artean hitz egiten ditu, gela biltzen dute, berokiak jantzi eta ETXERA
JOATEKO PREST!