2008/10/29

GURE GELAKO ARAUAK


Leku guztietan bezala, gelan ere arau batzuk egon behar dute. Haurrei,ezin dizkiegu arau hauek pertsona helduei bezala aurkeztu. Horegatik, gelan arauen txartelak jarrita daude, arauak gogora ditzaten.
Goizero, arauak errepasatzen dituzte irakaslearen laguntzaz, hauek bete ditzaten. Irakasleak kontatzen die, arauak betetzen ez badituzte, panpinak haserretu egiten direla eta horregatik ongi portatu behar dutela. Arauak, betetzen ez badituzte, etxera joan aurretik, denen artean hitz egiten dute, nork ez dituen arauka bete eta zergatik egin duten arrazoituz.
Beharrezko da, elkarbizitzarako arau batzuk egotea eta hauek betetzea, eskolan betetzeaz gain gizartean moldatzeko ere beharrezkoak izango dituztelako.

GURE GELA



Bideo honen bidez zuen haurrak dauden gela ezagutzeko aukera izango duzue. Ziurrenik, egokitze aldian egon zinetenean, gela ezagutzeko aukera izan zenutela. Baina bideo honen bidez, gelako txokoak nola banatuta dauden, azalduko dizuegu, baita txoko bakoitzean zer ekintza burutzen dituzten.
Lehenik eta behin ikusten dugun txokoa, etxe txokoa da. Bertan, jolas sinbolikoa lantzeko hainbat tresna eta jostailu dituzte, egunero etxean egiten dituzten ekintzak burutzen dituzte.
Hurrengo irudian, eraikuntza txoko dugu. Bertan, eraikuntza lantzeaz gain, ipuinak ere badituzte. Honela irakasleak bertan ipuinak kontatzen dizkie eta baita eurek ikusi ere.
Euren beharrak egiteko, beraiei egokitutako komunak dauzakate, baita pardelak aldatzeko lekua ere. Komunean ere, akuarelarekin margotzen dute, iturria gertu dagoela aprobetxatuz.
Ondoren gelako haurrak ateratzen dira eta mural horren bidez asteko arduraduna hautatzen dute. Zerrenda pasatzeko ere erabiltzen dute ikusten dugun mural hau.
Bukatzeko, horma horretan ere, egunero abesten ditugun kantak eta kontatzen ditugun poemak zintzilikatzen dituzte. Orain ikus dezakegu udazkena lantzen ari direla.

2008/10/17

NAFARROA OINEZ 2008


Denok dakigun moduan, euskara da euskaldunon hizkuntza. Hala ere, gaur egun badira hainbat eta hainbat pertsona gure hizkuntza zaharra ez dakitenak. Hainbat faktore ezberdin daude euskararen erabilera urrian eragiten dutenak: jende helduak gaztetan debekatua izan zuen ikastea, edota hitz egitea, erabiltzeko ohitura falta, ikasteko gogo falta... eta beste arrazoi asko.
Hau honela izanda, urtero-urtero eskolek, euskararen erabilera sustatzeko festak antolatzen dituzte, bakoitzak bere probintzian. Honekin, jendea euskara erabiltzera bultzatu nahi da eta baita eskola berriak egiteko dirua ateratzea ere.
Ez al dakigu euskara dela euskaldun egiten gaituena?
Euskararen aldeko festa hauetan, euskara sustatzeaz gain, badira beste gauza asko egiteko bertan:kontzertuak ikusi, haurrentzako jolasak, musika, hitzaldiak, tailerrak... Gainera, badira hainbat eta hainat ekintza haurrei zuzendutakoak.
Hau guztiarengatik, igande honetan Iruñan burutuko den Nafarroa Oinezera animatzen zaituztegu, euskararen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, egun polit bat igarotzeko aukera duzuelako.
Oroitu, probintzia guztietan izaten direla honelako festak, eta denon bultzadatxoarekin eskolak euskaldunduko ditugula!

2008/10/16

GOAZEN IPUINAK IRAKURTZERA!!!





Guztiok, irakurri dugu noizbait ipuinen bat eta horrela izan ezean, guztioi kontatu izan digute behin edo behin ipuinen bat. Pertsona orok, dugu beti ipuinen bat buruan, edozein momentutan kontatzeko eta gogoratzeko gai garena.
Ipuinen bidez, fantasia mundura igarotzen gara, leku eta pertsonaia ezezagun batzuk irudikatuaz. Ipuinetan, gure munduan gertatu ezin daitezkeen gauzak gertazen dira eta gure ustez, horregatik ditugu hai gustuko ipuinak, bai haurrek eta baita helduok ere.
Haur hezkuntzan garrantzi handia du haurrei ipuinak kontatzea eta baita eurek irakurtzea ere (marrazkien bidez ere, irakur daiteke eta). Txiki-txikitatik kontatzen zaizkie haurrei ipuinak, konplexutasun maila egokituz. Ipuinen bidez, fantasiazko mundu batera igaroatzeaz gain, haur hezkuntzan oso baliagarriak dira hiztegia ikasteko, sekuentzien jarraipenaz ohartzeko, irudien bidez gauza berriak ezagutzeko, hizkuntza bereganatzen joateko...
Gure gizartea aldatzen joan den heinean, haur literatura ere aldatuz joan da, gizartearen beharren arabera. Ondorioz haur literaturan ere, eboluzio bat egon da. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu, betiko ipuin tradizionalez gain, gaur egungo literatura ere lantzea.
Amaitutzat emateko ondoko hiru ipuin hauek gomendatzen dizkizuegu, gure ustez politak izateaz gain, pedagogikoak ere direlako.



2008/10/15

EGUN BAT PASATZEKO OSO APROPOSA DEN EUSKAL MITOLOGIAKO PARKEA



Askotan, asteburuetan ez dakigu zer egin haurrekin. Zinemara joan, parkean jolasten ibili, txangoak egin... Horregatik proposatzen dizuegu Izenaduba Basoa bisitatzea. Mungia ondoan dagoen parke mitologikoa da eta han Olentzeroren etxea aurki dezakegu. Olentzeroren etxea ez da topa dezakegun gauzarik bitxiena, kanpoko ekintzak eta 3 dimentsioetako simuladore bat aurki dezakegu.
Simuladore honi esker istorio baten pertsonai bihurtuko gara eta Olentzeroren hainbat sekretu deskubrituko ditugu.
Aipatutako kanpoko ekintzak nahiko bitxiak dira. Laberinto bat, antzerki desberdinak, kolunpio bitxiak, eta abar.
Parke hau urte guztian zehar irekita dago eta adin guztietako haurrak ondo pasatzeko prestatuta dago.
Haurrek bisita honen bidez euskal mitologiari buruz asko ikasiko dute eta ez dute aspertzeko denbora izango. Baso berezi honetan esaten den bezala "Izena duen guztia... bada"

2008/10/08

EGOKITZE ALDIA



Zertarako balio du egokitzapen aldiak? Ziurrenik, honen inguruan zalantzak eta galderak dituzue. Zalantza eta galdera hauek argitzeko asmotan informazio hau luzatzen dizuegu lagungarria izango zaizuelakoan.
Haur Hezkuntzan lehen egunak oso garrantzitsuak dira adaptazio egoki bat lortzeko. Ez da harritzekoa lehen egunetan ia denak negar batean izatea. Horretarako eskolan egokitzapena eskatzen du haurrak egoera berri horretara egokitu ahal izateko. Baina egokitzapena ez da haurren kontua bakarrik gurasoena ere bai. Hiru astez luzatzen da normalean adaptazioa-egoera hori Euskal Herrian. Baina hala ere badira, egokitzapenik gabe hartzen dituzten eskolak.
Eskola honetan, egokitzapen aldia burutu da eta honelako metodologia eraman da aurrera.
Lehenengo guraso edo gertuko pertsona bati egokitzapena egiteko laguntza eskatu zaie ( gelan egoteko). Guraso horri adierazi zaio bete behar duen jarrera. Hau da, jarrerak pasiboa izan behar du. Gelaren txoko batean eseri behar du bere haurrari kasu berezirik egin gabe. Ez du berarekin jolastu behar, horrela gelako girora egiten hasten den arte.
Aldi honek ez du zertan sufrimendu etapa bat izan behar. Kontuan izan behar dugu, eskolan urte asko igaro behar dituela eta lehenengo urte hauek eragin handia izango dutela bere eskola garapenean.
Goian, interneten bilatutako bideo bat jartzen dizuegu egokitze aldia eta gero klasean egiten dutena azaltzen duten bideoak. Asturiaseko eskola bateko haurren bidez ikusi ahal izango dituzue.
Sentitzen dugu, baina ezin izan dugu honelako bideorik euskaraz topatu eta horregatik, jarri behar izan dugu gaztelaniaz. Eragozpen hauek diren arren, bideoa interesgarria iruditu zaigu beraz, zuke ere disfruta ezazuela!

2008/10/01

HAURRAK DIRA ETORKIZUNA




Denok dakigun bezala haurrak gure ondorengoak izango dira eta hau dela eta garrantzitsua iruditzen zaigu haien heziketa. Blog honen bidez, bi urteko haur talde baten bizipenak kontatuko ditugu: gustokoa dutena, beraien eboluzioa, heziketa, euren arteko harremanak, eskolan burututako ekintzak...
Haurren bizipenak kontatuko ditugun arren, guraso, eskola eta haurren arteko lotura bat bilatzea ere dugu helburu.

Hori dela eta, eskolako informazioaz gain beste iturrietatik ateratako informazioa ere, eskuragarri izango duzue.

Bukatzeko, zuen partehartzea ere interesgarria izan daiteke. Esate baterako, asteburuetan ateratako argazkiak jartzea, bizipenak kontatzea, irteerak, pelikulak eta ipuinak gomendatzea...

Hau ere, lagungarria izan daiteke eta.

Besterik gabe, denon gustokoa izatea espero dugu.