2008/10/15

EGUN BAT PASATZEKO OSO APROPOSA DEN EUSKAL MITOLOGIAKO PARKEA



Askotan, asteburuetan ez dakigu zer egin haurrekin. Zinemara joan, parkean jolasten ibili, txangoak egin... Horregatik proposatzen dizuegu Izenaduba Basoa bisitatzea. Mungia ondoan dagoen parke mitologikoa da eta han Olentzeroren etxea aurki dezakegu. Olentzeroren etxea ez da topa dezakegun gauzarik bitxiena, kanpoko ekintzak eta 3 dimentsioetako simuladore bat aurki dezakegu.
Simuladore honi esker istorio baten pertsonai bihurtuko gara eta Olentzeroren hainbat sekretu deskubrituko ditugu.
Aipatutako kanpoko ekintzak nahiko bitxiak dira. Laberinto bat, antzerki desberdinak, kolunpio bitxiak, eta abar.
Parke hau urte guztian zehar irekita dago eta adin guztietako haurrak ondo pasatzeko prestatuta dago.
Haurrek bisita honen bidez euskal mitologiari buruz asko ikasiko dute eta ez dute aspertzeko denbora izango. Baso berezi honetan esaten den bezala "Izena duen guztia... bada"

1 comentario:

Blanca B dijo...

Joan den ikasturteari amaiera emateko txango bat egin genuen ikasle askorekin. Primeran pasatu genuen eta oso pozik egin genuen bidaia eta egonaldia.
Aldi berean Euskal Mitolagiari buruz gauza pila ikasi genuen.
Aurten ere beste ikasgela batzuk joatea espero dugu.