2008/10/17

NAFARROA OINEZ 2008


Denok dakigun moduan, euskara da euskaldunon hizkuntza. Hala ere, gaur egun badira hainbat eta hainbat pertsona gure hizkuntza zaharra ez dakitenak. Hainbat faktore ezberdin daude euskararen erabilera urrian eragiten dutenak: jende helduak gaztetan debekatua izan zuen ikastea, edota hitz egitea, erabiltzeko ohitura falta, ikasteko gogo falta... eta beste arrazoi asko.
Hau honela izanda, urtero-urtero eskolek, euskararen erabilera sustatzeko festak antolatzen dituzte, bakoitzak bere probintzian. Honekin, jendea euskara erabiltzera bultzatu nahi da eta baita eskola berriak egiteko dirua ateratzea ere.
Ez al dakigu euskara dela euskaldun egiten gaituena?
Euskararen aldeko festa hauetan, euskara sustatzeaz gain, badira beste gauza asko egiteko bertan:kontzertuak ikusi, haurrentzako jolasak, musika, hitzaldiak, tailerrak... Gainera, badira hainbat eta hainat ekintza haurrei zuzendutakoak.
Hau guztiarengatik, igande honetan Iruñan burutuko den Nafarroa Oinezera animatzen zaituztegu, euskararen aldeko aldarrikapena egiteaz gain, egun polit bat igarotzeko aukera duzuelako.
Oroitu, probintzia guztietan izaten direla honelako festak, eta denon bultzadatxoarekin eskolak euskaldunduko ditugula!

No hay comentarios: